XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dei egin neutsan. Alferrik. Mendi magalean galdu ziran nire deiak.

Estutu egin nintzan.

Estualdiak, zorionez, gogoa bizkortu eustan.

Luzapen barik haren bila jo behar neban. Baina nora?

Non demontre egoan? Ez neban tutik ere ulertzen.

Mendiaren erraietan artean?

Zein egoeratan? Nirea, esan lez, ona zan, urradura arin batzuk aparte oso-osorik nengoan eta.

Oso-osorik eta jauzia gertatu aurretik lez, motxilea aldamenean neukalako, dozena erdi metrora, eta linternea eskuan, gogor helduta, noiz eta zelan berreskuratu neban jakin ez banekian ere.

Zutundu egin nintzan.

Ordua jakin gura izan neban.

Erlojua ez ebilen ondo.

Kristal likidozko pantailatxoan hizkiak keinuka ebilzan.

Zerurantz begiratu eta eguzki tristeak, artean nahiko altuak, arratsaldean nengoala adierazo eustan.

Begiradea lurrerantz bideratu neban.

Egin orduko sor eta lor geratu nintzan.

Non arraio nengoan? Ha zoramena!